Landalurreko katastroan dauden erroreak zuzentzeko asmoz, Lizartzako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlan bat hasiko dute. Hori dela eta, epe laburrean, landalur katastroan lursailen bat duzuenok gutun bat jasoko duzue kontribuzioa ordaintzen duzuten lursailen poligono eta partzela zenbakien erlazio batekin. Zalantzak argitzeko edota erroreak zuzentzeko udaletxera deitu eta zita bat eskatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Tfnoa: 943 67 07 00.
Bestalde, datu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko katastroko web orrian kontsultatu ditzazkezue.