Auto pribatuak gaur egungo bizitzan duen garrantzia ikusita, PARTEKATU AUTOA proiektua martxan jarri da, beste zenbait herrialde edo eskualdetan egin den moduan.
Tolosaldean, ekimen honi esker, ibilgailu pribatua partekatzeko interesa duten pertsonek elkar ezagutzeko bidea ezarri da. Proiektu hau martxan jartzeko udalek eman dute informazioa eta Tolosaldea Garatzeneko web orrian jarri da zerbitzua.
Ekimenaren berri hau ondorengo loturetan aurkitu ahal izango da: udal Web-orrialdeetan, www.compartir.org www.tolosaldeagaratzen.net – en. Horretarako, udal bakoitzak arduratu beharko du bere webean atal hau atxikitzeaz.
Udal web orrietan jarri ahal izateko, Tolosaldea Garatzeneko link-a erabili beharko da eta ondoren, bidali zaizuen e-mailean atxikitutako bannerra. Honekin, udal bakoitzeko web orrietan lotura erraz bat jarri ahal izango da. Banner horri jarri behar zaion lotura berriz, www.tolosaldeagaratzen.net izango da.
Arazorik egongo ez delakoan gaude, bestela, zerbait gehiago behar izatekotan Tolosaldea Garatzenera zuzendu besterik ez duzue.