BEHIN BETIKO ONARPENAREN JAKINARAZPENA
Jendeari jakinarazteko epean inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikotzat jo da automatikoki Etxebizitzen Bizigarritasun-Baldintzak Hobetzeko emango diren Diru-Laguntzak arautzen duen udal-ordenantzari buruz Udalbatzak emandako hasierako onarpena; ordenantzaren testu osoa jendaurrean jarri da, 2010eko uztailaren 7ko, 127 zkia. duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Eskabideak Aurkeztea
1.- Eskabideak Udaletxean aurkeztu behar dira, 2010eko uztailaren 8tik 2010eko irailaren 7 bitarte, 2. eranskinean ageri den eskabide-ereduaz baliatuta.
Informazio gehiago nahi duenak, www.lizartza.com web orrian edo eta Lizartzako Udaletxeko Gizarte Ongizateko Bulegora jo beharko du.